11 Eta eramanen zaituztenean sinagogetara, eta majistratuetara, eta potestatetara, eztuzuela ansiarik, nola edo zer ihardetsiren duzuen edo zer erranen.
12 Ezen Spiritu sainduak irakatsiren zaituzte ordu hartan berean, zer erran behar daten.
13 Eta erran ziezón jendetzekoetarik batek, Majistruá, errók ene anaieri parti dezan enekin heretajea.
14 Baina hark erran ziezón, Gizoná, nork ezarri nau ni juje, edo partitzale zuen gainean?
15 Gero erran ziezón: Ikhusazue, eta begira zaitezte abariziatik, ezen zenbeitek onhasunez abundanzia badu ere, bere bizia eztu bere onetarik.
16 Eta erran ziezén konparazione bat, zioela: Gizon abrats baten landék abundantki fruktu ekharri ukhan duté.
17 Eta gogeta egiten zuen bere baithan, zioela: Zer eginen dut? Ezen eztut nora bil ditzadan neure fruktuak.
18 Eta erran zezan: Haur eginen dut, deseginen ditut neure granerak, eta handiagoak eginen ditut, eta hara bilduren ditut neure fruktu guziak, eta neure onak.
19 Eta erranen draukat neure arimari: Arimá, badituk on handiak anhitz urthetakozat bilduak; reposa adi, jan ezak, edan ezak, eta atsegin har ezak.
20 Baina erran ziezón Jainkoak: Erhoá, gaurko gauean eure arimá edekiren zaik, eta dituán gauzak, noren izanen dirade?