Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/299

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


begira zaitezte Fariseuen altxagarritik, zein baita hipokrisiá.

2 Ezen ezta deus estalirik agerturen eztenik, ez eta deus sekreturik jakinen eztenik.

3 Halakotz ilhunbean erran dituzuen gauzák, argian enzunen dirade, eta beharrira ganberetan erran duzuena, predikaturen da etxe gainetan.

4 Eta diotsuet zuei, neure adiskideoi: Etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenen, eta gero ezpaitute zer gehiagorik egin dezaten.

5 Baina erakutsiren drauzuet noren beldur behar zareten: zareten beldur, hil dukeenean gehennara egoiztekó autoritatea duenarén; are diotsuet: haren beldur zareten.

6 Eztira borz parra-xori bi dirutxotan saltzen, eta hetarik bat ezpaita ahanzirik Jainkoaren aitzinean?

7 Baina zuen buruko bilo guziak ere kontatuak dirade; etzaretela beraz beldur: parra-xori araldeak baino gehiago balio duzue zuek.

8 Badiotsuet bada: Nork ere ni aithorturen bainau gizonen aitzinean, gizonaren Semeak ere aithorturen du hura Jainkoaren Aingeruen aitzinean.

9 Baina ni gizonen aitzinean ukhaturen nauena, ukhatua izanen da Jainkoaren Aingeruén aitzinean.

10 Eta nork ere erranen baitu hitzik gizonaren Semearen kontra barkhaturen zaió hari, baina Spiritu sainduaren kontra blasfematuren duenari, etzaió barkhaturen.