Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/298

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Apostoluak, eta hetarik hilen duté eta persekutaturen. 50 Nazione huni galdegin dakionzat, munduaren kreazioneaz geroztik isuri den Profeta guzien odola; 51 Ab...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:11, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Apostoluak, eta hetarik hilen duté eta persekutaturen.

50 Nazione huni galdegin dakionzat, munduaren kreazioneaz geroztik isuri den Profeta guzien odola;

51 Abelen odoletik Zakariasen odolerano, zein hil ukhan baitzuten aldareari eta tenpleari artean; are diotsuet, galde eginen zaiola nazione huni.

52 Maledikzione zuen gainean, Legeko doktorák, ezen ezagutzearen gakhoa khendu duzue; zeurok etzarete sarthu izan, eta sartzen ziradenak begiratu dituzue.

53 Eta gauza hauk haei erraiten zerauztenean, has zekitzon Skribák eta Fariseuak hagitz hertsen, eta propos iradokiten anhitz gauzaz.

54 Zelatan zeudela, eta zerbait haren ahotik hatzaman aiherrez zabiltzala, akusa lezatenzat.

KAP. XII.

1 Fariseuén altxagarria. 5 Jainkoaren beldur izateko. 8 Krist aithorturen duena. 10 Spiritu sainduaren kontretako Blasfemioa. 22 Biziaz ansiarik ez ukhaiteaz. 31 Jainkoaren resumá bilhatzeko. 33 Thesaurizatzeko non. 37, 45 Zerbitzari ona eta gaixtoa. 39 Ohoina. 42 Despensér leiala. 49 Sua lurrean. 50 Kristen baptismoa. 52 Disensione izanen Ebanjeliogatik. 58 Partidarekin apoinktatzeko.

1 Bizkitartean bildu izanik jendetze mulzo handiak, hanbat non elkhar aurizkiten baitzutén, has zekién erraiten bere diszipuluei: Lehenik