Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/297

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eztu barnekoa ere egin?

41 Aitzitik duzuenetik emazue elemosinatan, eta huna, gauza guziak xahu ditukezue.

42 Baina maledikzione zuen gainean Fariseuak, ezen detxematzen dituzue menthá eta rutá, eta baratze belhar guzia, baina utziten dituzue gibelera Jainkoaren jujemendua eta karitatea; hauk egin behar ziraden, eta hek ez utzi.

43 Maledikzione zuen gainean, Fariseuák, ezen on dariztezue lehen jar lekhuei sinagogetan, eta salutazionei merkhatuetan.

44 Maledikzione zuen gainean, Skriba eta Fariseu hipokriták, ezen monument ageri eztiradenak bezala zarete, eta haién gainean dabiltzan gizonék ezpaitakizkite.

45 Orduan ihardesten duela, Legeko doktoretarik batek diotsa: Majistrua, gauza horién erraitean gu ere injuriatzen gaituk.

46 Eta hark dio: Maledikzione zuen gainean ere Legeko doktorák, ezen kargatzen dituzue gizonak karga jasaiteko nekezkoez, baina zeurok zuen erhietarik batez eztituzue kargák hunkitzen.

47 Maledikzione zuen gainean, ezen edifikatzen dituzue Profetén thunbák, eta zuen aitek hil ukhan dituzte hek.

48 Segurki testifikatzen duzue zeurok zuen aiten obretan konsentitzen duzuela, ezen hek hil dituzte, eta zuek edifikatzen dituzue haién thunbák.

49 Halakotz Jainkoaren sapienziak ere erran du: Igorriren ditut hetara Profeták eta