Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/289

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: jarririk emendatu ziratekeen. 14 Halakotz Tir eta Sidon emekiago traktatuak izanen dirade judizioan ezen ez zuek. 15 Eta hi, Kapernaum zerurano altxatu izan aize...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:55, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


jarririk emendatu ziratekeen.

14 Halakotz Tir eta Sidon emekiago traktatuak izanen dirade judizioan ezen ez zuek.

15 Eta hi, Kapernaum zerurano altxatu izan aizena, ifernurano beheraturen aiz.

16 Zuek enzuten zaituztenak, ni enzuten nau; eta zuek iraizten zaituztenak, ni iraizten nau; eta ni iraizten nauenak, ni igorri nauena iraizten du.

17 Eta itzuli izan dirade hirurogei eta hamarrak bozkariorekin, zioitela: Jauna, deabruak ere suiet egiten ziaizkiguk hire izenean.

18 Eta erran ziezén: Ikhusten nuen Satan xistmista bezala zerutik erorten.

19 Huná, badrauzuet bothere sugén eta skorpionén gainean ebilteko, eta etsaiaren puisanza guziaren gainean, eta deusek eztrauzue kalterik eginen.

20 Ordea harzaz etzaiteztela alegera, zeren spirituak suiet egiten zaizkizuen; baina aitzitik alegera zaitezte, zeren zuen izenak skribatuak baitirade zeruetan.

21 Ordu hartan berean alegera zedin Jesus spirituz, eta erran zezan: Aitá, zeruko eta lurreko Jauná, eskerrak rendatzen drauzkiat, zeren estali baitrauztek gauza hauk zuhurréi eta adituei, eta manifestatu baitrauztek haur xipiei; bai Aita, zeren hala izan baita hire plazer ona.

22 Orduan diszipuluetarat itzulirik erran zezan: Gauza guziak niri neure Aitaz eman zaizkit, eta nehork eztaki nor den Semea, Aiták baizen;