Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/288

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bildotsak otsoén artera bezala.

4 Eztramazuela ez mulsarik, ez maletarik, ez zapatarik; eta nehor bidean eztezazuela saluta.

5 Zein ere etxetan sarthuren baitzarete, lehenik errazue: Bakea dela etxe hunetan.

6 Eta baldin han bakezko semerik batre bada, pausaturen da zuen bakea haren gainean; ezpere zuetara itzuliren da.

7 Eta etxe hartan berean zaudete, jaten eta edaten duzuela aitzinera emanen zaizuenetik, ezen langilea bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etxetik etxera.

8 Baina are zein ere hiritan sarthuren baitzarete, eta rezebituren baitzaituzte, jan ezazue aitzinera ezarten zaizkizuenetarik,

9 eta senda itzazue hartan diraten eriak, eta errezue: Hurbildu da zuetara Jainkoaren resumá.

10 Baina zein ere hiritan sarthuren baitzarete, eta ezpaitzaituzte rezebituren, ilkhirik hango karriketara, errazue:

11 Zuen hiritik lothu zaikun erhautsa ere iharrosten dugu zuen kontra; guziagatik ere haur jakizue, ezen hurbildu dela zuetara Jainkoaren resumá.

12 Baina badiotsuet ezen Sodomakoak egun hartan hiri hura baino emekiago traktatuak izanen diradela.

13 Maledikzione hiri, Korazin; maledikzione hiri, Bethsaida; ezen baldin Tiren eta Sidonen egin izan balirade zuek baithan egin izan diraden berthuteak, aspaldi zakurekin eta hautsekin