Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/290

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta nor den Aita, Semeak baizen, eta nori ere Semeak manifestatu nahi ukhanen baitrauka.

23 Eta diszipuluetarat itzulirik, aphart erran ziezén: Dohatsu dirade zuek dakuskizuen gauzak dakuskiten begiak.

24 Ezen erraiten drauzuet, anhitz Profetak eta regek desiratu ukhan dutela zuek ikhusten dituzuen gauzén ikhustera, eta ezpaitituzte ikhusi; eta enzuten dituzuen gauzén enzutera, eta ezpaitituzte enzun.

25 Orduan huná, Legeko doktor bat jaiki zedin, hura tentatzen zuela, eta zioela: Majistruá, zer eginez bizitze eternala heretaturen dut?

26 Eta hark erran ziezón: Legean zer da skribatua? Nola irakurtzen duk?

27 Eta hark ihardesten zuela, erran zezan: Onhetsiren duk eure Jainko Jauna eure bihotz guziaz, eta eure arima guziaz, eta eure indar guziaz, eta eure pensamendu guziaz, eta eure hurkoa eure burua bezala.

28 Orduan erran ziezón: Ungi ihardetsi duk; hori egik eta biziko aiz.

29 Baina hark bere burua justifikatu nahiz, erran ziezón Jesusi: Eta nor da ene hurkoa?

30 Eta ihardesten zuela, Jesusek erran zezan: Gizon bat jausten zen Jerusalemetik Jerikora, eta eror zedin gaixtaginén artera, eta hek hura billuzirik, eta zaurthurik joan zitezen, hura erdi hilik utzirik.

31 Eta enkontruz Sakrifikadore bat jauts zedin bide harzaz beraz, eta hura ikhusirik berze aldetik