35 Ezen nork ere eginen baitu Jainkoaren borondatea, hura da ene anaie eta ene arreba, eta ama.
KAP. IIII.
3, 14 Ereillearen konparazionea. 18 Elhorriak. 19 Abrastasunak, Guthiziák. 21 Kandela eraxekia. 24 Neurria. 26 Hazi lurrera egotzia. 31 Mustarda bihia. 38 Kristek unzian lo egiten. 39 Haizea eta itsasoa zesa eraziten 40 Fedea.
1 Gero berriz has zedin irakasten itsas bazterrean: eta bil zedin harengana jendetze handi, hala non bera unzira sarthurik, jarririk baitzegoen itsasoan: eta populu guzia itsas kostan leihorrean zen.
2 Eta irakasten zerauen konparazionez anhitz gauza, eta erraiten zerauen bere doktrinán,
3 Enzun ezazue, Huná, ereille bat ilkhi zedin ereitara.
4 Eta gertha zedin ereitean, parte bat eror baitzedin bide bazterrera, eta ethor zitezen zeruko xoriak, eta irets zezaten hura.
5 Eta berze parte bat eror zedin lekhu harrizuetara, non ezpaitzuen lur anhitzik: eta bertan ilkhi zedin, zeren ezpaitzuen lur barnetasunik.
6 Baina iguzkia goratu zenean, erre zedin: eta zeren errorik ezpaitzuen, eihar zedin.
7 Eta berze parte bat eror zedin elhorri artera, eta elhorriak handi zitezen, eta itho zezaten hura, eta etzezan frukturik eman.