Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/174

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


8 Eta berzea eror zedin lur onera, eta eman zezan fruktu goratzen eta handitzen zenik, eta ekhar zezan bihi batak hogei eta hamar, eta berzeak hirurogei, eta berzeak ehun.

9 Orduan erran ziezén: Enzuteko beharririk duenak, enzun beza.

10 Eta bera zela, interroga zezaten haren inguruan hamabiekin ziradenék, konparazioneaz.

11 Eta erran ziezén: Zuei eman zaizue Jainkoaren resumako sekretuaren ezagutzea: baina lekhorean diradenei konparazionez gauza guziak traktatzen zaizte:

12 Dakusatela ikhus dezatenzat, eta eztakizkión ohart: eta danzutela enzun dezaten, eta adi eztezaten: konberti eztitezen eta bekhatuak barkha eztakizkién.

13 Eta erran ziezen: Eztakizue konparazione haur? Eta nolatan konparazione guziak ezaguturen dituzue?

14 Ereilleak hitza ereiten du.

15 Bada hauk dirade bide bazterrera hazia rezebitzen dutenak, zeinétan ereiten baita hitza: baina enzun dutenean, bertan ethorten da Satan, eta khenzen du haien bihotzetan erein zen hitza.

16 Eta hauk dirade halaber lekhu harrizuetara hazia rezebitzen dutenak: eta enzun dutenean hitza, bertan bozkariorekin rezebitzen dute hura.

17 Eta eztute errorik berak baithan, baina iraute gutitako dirade: gero heltzen denean tribulazionerik edo persekuzionerik hitzagatik,