Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/150

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Baina finean ethorririk bi testimonio falsuk erran zezaten, 61 Hunek erran du: Desegin ahal dirot Jainkoaren tenplea, eta hirur egunez hura reedifika. 62 Orduan...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:46, 5 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Baina finean ethorririk bi testimonio falsuk erran zezaten,

61 Hunek erran du: Desegin ahal dirot Jainkoaren tenplea, eta hirur egunez hura reedifika.

62 Orduan jaikirik Sakrifikadore subiranoak erran ziezón: Eztuk deus ihardesten? Zer da hauk hire kontra testifikatzen dutena?

63 Eta Jesus ixilik zegoen. Orduan ihardesten duela Sakrifikadore subiranoak diotsa: Adjuratzen aut Jainko biziaren partez, erran diezaguán, eia hi aizenez Krist Jainkoaren Semea.

64 Diotsa Jesusek: Hik erran duk, baina are diotsuet: Hemendik harat ikhusiren duzue gizonaren Semea jarririk dagoela Jainkoaren botherearen eskuinean, eta zeruko hodeietan ethorten dela.

65 Orduan Sakrifikadore subiranoak erdira zitzan bere abillamenduak, erraiten zuela: Blasfematu du, zer gehiago testimonio behar dugu? Huná, orain enzun ukhan duzue hunen blasfemioa.

66 Zer irudi zaizue? Eta hek ihardesten zutela, erran zezaten: Hil merezi du.

67 Orduan thu egin ziezoten begithartera, eta bufeta zezaten, eta berzék zihorréz ukhaldi eman ziezoten,

68 zioitela: Krist, profetiza iezaguk, nor den jo auena.

69 Eta Pierris jarririk zegoén lekhorean salán, eta ethor zekión neskato bat, zioela: Hi ere Jesus Galileanoarekin inzén.