Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/149

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


edeki ziezón beharria.

52 Orduan diotsa Jesusek: Itzul ezak eure ezpatá bere lekhura: ezen ezpata harturen duten guziak, ezpataz hilen dituk.

53 Uste duk ezin othoitz daidiodala orain neure Aitari, eta baitinguzket bertan hamabi lejione baino gehiago Aingeru?

54 Nolatan beraz konpli litezke Skripturák, diotenean, ezen hunela behar dela egin?

55 Ordu hartan berean erran ziezén Jesusek jendetzei: Gaixtagin baten ondoan bezala ilkhi izan zarete ezpatekin eta uhekin, ene hatzamaitera. Egun oroz zuen artean jarten ninzén, irakasten ari ninzela tenplean, eta ez nauzue hatzaman.

56 Baina haur guzia egin izan da, konpli litezenzat Profetén Skripturák. Orduan diszipulu guziék, hura abandonaturik, ihes egin zezaten.

57 Baina Jesus, hatzaman zutenék, eraman zezaten Kaifas Sakrifikadore subiranoagana, non Skribák eta Anzianoak bilduak baitziraden.

58 Eta Pierris jarreikiten zaion urrundanik Sakrifikadore subiranoaren salarano, eta barnera sarthurik, jar zedin zerbitzariekin, fina ikhus lezanzát.

59 Eta Sakrifikadore prinzipalak eta Anzianoak eta konseillu guzia testimoniaje falsu bilha zabiltzan Jesusen kontra, hil erazi lezatenzat.

60 Eta etzezaten eriden: eta anhitz testimonio falsu ethorri bazen ere etzezaten eriden moldezkorik.