Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/150
Baina finean ethorririk bi testimonio falsuk erran zezaten,
61 Hunek erran du: Desegin ahal dirot Jainkoaren tenplea, eta hirur egunez hura reedifika.
62 Orduan jaikirik Sakrifikadore subiranoak erran ziezón: Eztuk deus ihardesten? Zer da hauk hire kontra testifikatzen dutena?
63 Eta Jesus ixilik zegoen. Orduan ihardesten duela Sakrifikadore subiranoak diotsa: Adjuratzen aut Jainko biziaren partez, erran diezaguán, eia hi aizenez Krist Jainkoaren Semea.
64 Diotsa Jesusek: Hik erran duk, baina are diotsuet: Hemendik harat ikhusiren duzue gizonaren Semea jarririk dagoela Jainkoaren botherearen eskuinean, eta zeruko hodeietan ethorten dela.
65 Orduan Sakrifikadore subiranoak erdira zitzan bere abillamenduak, erraiten zuela: Blasfematu du, zer gehiago testimonio behar dugu? Huná, orain enzun ukhan duzue hunen blasfemioa.
66 Zer irudi zaizue? Eta hek ihardesten zutela, erran zezaten: Hil merezi du.
67 Orduan thu egin ziezoten begithartera, eta bufeta zezaten, eta berzék zihorréz ukhaldi eman ziezoten,
68 zioitela: Krist, profetiza iezaguk, nor den jo auena.
69 Eta Pierris jarririk zegoén lekhorean salán, eta ethor zekión neskato bat, zioela: Hi ere Jesus Galileanoarekin inzén.