3 Orduan bildu izan dirade Sakrifikadore prinzipalak eta Skribák eta populuko Anzianoak Sakrifikadore prinzipal Kaifas deitzen denaren salara.
4 Eta konseillu eduki zezaten fineziaz Jesusen hatzamaiteko eta hiltzeko.
5 Baina erraiten zuten: Ez bestan, tumultorik eztenzát populuaren artean.
6 Eta Jesus Betanian Simon sorhaioaren etxean zela,
7 ethor zedin harengana emazte bat, boeita bat ungentu prezio handitakorik zuela, eta huts zezan, hura jarririk egon eta, haren buru gainera.
8 Eta hori ikhusirik, haren diszipuluei gaitzi zekién zioitela: Zertako da goastu haur?
9 Ezen ungentu haur prezio handitan saldu ahal zatekeen, eta eman paubrei.
10 Eta hori ezaguturik Jesusek dioste: Zergatik fatigatzen duzue emazte haur? Ezen obra on bat enegana obratu du.
11 Ezen bethiere paubreak ukhanen dituzue zuekin, baina ni ez nauzue bethi ukhanen.
12 Ezen hunek ungentu hunen ene korputz gainera hustea ene ohorztekotzát egin du.
13 Egiaz erraiten drauzuet: non ere predikaturen baita Ebanjelio haur mundu guzian, hunek egin duena ere kontaturen da hunen memoriotan.