billuzi, eta ez nauzue beztitu; eri eta presoindegian, eta ez nauzue bisitatu.
44 Orduan hek ere ihardetsiren draukate, erraiten dutela: Jauna, noiz ikhusi augu gose edo egarri, edo arrotz, edo billuzi, edo eri, edo presoindegian, eta ez augu zerbitzatu?
45 Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela: Egiaz diotsuet, xipien hautarik bati egin eztraukazuen bezenbatean, niri ere eztrautazue egin.
46 Eta joanen dirade hauk tormenta eternalera, baina justoak bizitze eternalera.
KAP. XXVI.
1 Jesusek aitzinetik erraiten nola hil bebar zuen. 3 Haren kontra konseillu edukeiten. 14 Judasek hura saltzen. 17 Kristek Bazkoa jaten. 26 Zenaren instituzionea. 30 Kantikoa jan ondoan. 31 Apostoluen skandalizatzea. 34, 70 Pierrisen ukhatzea. 37 Triste Krist. 40 Diszipuluak lo. 41 Beillatzeko eta othoitz egiteko. Spiritua eta haragia. 48 Judasek Krist traditzen. 57 Krist Kaifasgana eraman izan. 59 Testimonio falsuak. 63 Jesusek Krist dela aithortzen. 67 Jesus thustatzen eta bufetatzen.
1 Eta gertha zedin akabatu zituenean Jesusek propos hauk guziak, erran baitziezén bere diszipuluei:
2 Badakizue ezen bi egunen buruan Bazko egiten dela, eta gizonaren Semea tradituren dela kruzifika dadinzat.