diotsuet, etzaituztet ezagutzen.
13 Beilla ezazue bada, ezen eztakizue gizonaren Semea ethorriren den eguna ez orena.
14 Ezen gauza haur gizon bat bezala da, zeinek lekhorerat joaitean dei baitzitzan bere zerbitzariak, eta bere onak eman baitzietzén.
15 Eta batari eman zietzón borz talent, eta berzeari biga, eta berzeari bat, batbederari bere anziaren araura; eta joan zedin lekhorerat bertan.
16 Eta joan zedin borz talentak rezebitu zituena, eta trafika zezan hezaz, eta egin zitzan berze borz talent.
17 Halaber biga rezebitu zituenak ere, irabaz zitzan berze biga.
18 Baina bat rezebitu zuenak joanik aitzur zezan lurrean, eta gorde zezan bere nabusiaren dirua.
19 Eta denbora handiaren buruan ethorten da zerbitzari haién nabusia, eta kontu egiten du hekin.
20 Orduan ethorririk borz talentak rezebitu zituenak presenta zietzón berze borz talent, zioela: Nabusiá, borz talent eman drauzkidak; huná, berze borz talent irabazi zitiat hezaz.
21 Erran ziezón bere nabusiak: Ungi, zerbitzari oná eta leialá. Gauza gutian izan aiz leial, anhitzaren gaineko ezarriren aut. Sar adi eure nabusiaren alegranzan.
22 Gero ethorririk bi talentak rezebitu zituenak ere diotsa: Nabusia, bi talent eman drauzkidak; huná, berze biga irabazi zitiat hezaz.