Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/139

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


1 Orduan konparaturen da zeruetako resumá hamar birjina bere lanpák harturik sposoaren aitzinera ilkhi diradenekin.

2 Eta hetarik borzak ziraden zuhur, eta borzak erho.

3 Erhoék, bere lanpén hartzean, etzezaten har oliorik berekin.

4 Baina zuhurrek har zezaten olio bere unzietan bere lanpekin.

5 Eta nola sposoak ethortera beranzen baitzuen, guziak logale zitezen, eta loak har zitzan.

6 Eta gauherditan oihu egin zedin: Huná, sposoa heldu da! Ilkhi zaitezte haren aitzinera!

7 Orduan jaiki zitezen birjina hek guziak, eta aphain zitzaten bere lanpák.

8 Eta erhoék zuhurrei erran ziezén: Iguzue zuen oliotik, ezen gure lanpák iraungiten dirade.

9 Baina ihardets zezaten zuhurrek, zioitela: Ez, beldurrez asko eztugun gure eta zuen; baina aitzitik zoazte saltzen dutenetara, eta erosazue zeurondako.

10 Eta hek erostera joaiten ziradela, ethor zedin sposoa. Eta prest ziradenak sar zitezen harekin ezteietara, eta erts zedin borthá.

11 Gero bada ethorten dirade berze birjinak ere dioitela: Jauna, Jauna, ireki iezaguk.

12 Baina hark ihardesten duela, dio: Egiaz