Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/141

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


23 Erran ziezón bere nabusiak: Ungi, zerbitzari oná eta leialá, gutiaren gainean izan aiz leial, anhitzaren gaineko ezarriren aut. Sar adi eure nabusiaren alegranzán.

24 Baina ethorririk talent bat rezebitu zuenak ere diotsa: Nabusiá, ezagutzen nián ezen gizon gogorra inzela, erein eztuán lekhuan biltzen duala, eta barreiatu eztuan lekhuan elkharganatzen duala.

25 Hunegatik beldurrez joanik gorde diát hire talenta lurrean; huná, baduk eurea.

26 Eta ihardesten zuela bere nabusiak erran ziezón: Zerbitzari gaixtoá eta laxoá, bahakian ezen biltzen dudala erein eztudan lekhuan, eta elkharganatzen dudala barreiatu eztudan lekhuan.

27 Beraz behar erauen eman ene dirua kanbiadorei, eta ethorririk nik rezebitu bainukeen neurea lukururekin.

28 Edeki ezozue bada huni talenta, eta emozue hamar talentak dituenari.

29 Ezen duen guziari emanen zaió, eta hanbat gehiago ukhanen du. Baina deus eztuenari, duena ere edekiren zaió.

30 Eta zerbitzari alferra egotzazue lekhoreko ilhunbera; han izanen da nigar eta hortz garraskots.

31 Bada gizonaren Semea dathorrenean bere glorián, eta Aingeru saindu guziak harekin, orduan jarriren da bere gloriaren tronoan.

32 Eta bilduren dirade haren aitzinera nazione guziak, eta bereziren ditu batak berzetarik, artzainak ardiak akherretarik beretzen dituen bezala.