Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/129

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 45 Beraz baldin Dabidek deitzen badu hura Jaun, nola da haren seme? 46 Eta nehork ezin ihardets ziezoion hitzik, ez nehor etzekión bentura gehiagorik egun harzaz har...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:37, 5 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


45 Beraz baldin Dabidek deitzen badu hura Jaun, nola da haren seme?

46 Eta nehork ezin ihardets ziezoion hitzik, ez nehor etzekión bentura gehiagorik egun harzaz harat interrogatzera.

KAP. XXIII.

2 Irakastunetarik zer hartu behar den. 4 Karga pizuén emaiteaz. 5 Fariseuék zergatik obrák egiten. 8 Doktor bakhoitza Krist. 9 Jainkoa gure Aita. 10 Doktorak. 13 Zeruetako resumaren erstea. 16 Tenpleaz juratzea. 23 Mentaren detxematzea. Jujemendua. Miserikordia. 27 Sepulkre xurituak. 31 Juduek hil Profeták. 36 Juduén destrukzionea.

1 Orduan Jesus minza zekien jendetzei eta bere diszipuluei,

2 zioela: Moisesen kadirán jarten dirade Skribák eta Fariseuak.

3 Zer ere bada erranen baitrauzue begira dezazuen, begira ezazue eta egizue. Baina haién obrén araura eztagizuela, ezen erraiten duté, eta ez egiten.

4 Ezen karga pizuak eta jasan ezin daitezkenak biltzen dituzté, eta ezarten gizonén soinetara, baina bere erhiaz hunki nahi eztituzté.

5 Eta bere obra guziak egiten dituzté gizonez ikhus ditezenzát, ezen zabaltzen dituzté bere filakterioak, eta luzatzen dituzté