31 Eta hilén resurrekzioneaz den bezenbatean, eztuzue irakurri zer Jainkoaz erran izan zaizuen, dioela:
32 Ni naiz Abrahamen Jainkoa, eta Isaaken Jainkoa, eta Jakoben Jainkoa? Jainkoa, ezta hilén Jainkoa, baina biziena.
33 Eta hori enzunik jendetzeak spanta zitezen haren doktrináz.
34 Fariseuak bada, enzunik ezen Saduzeuak ixildu zituela, bil zitezen elkhargana.
35 Eta interroga zezan hetarik batek, Legeko doktorak, tentatzen zuela hura, eta zioela:
36 Majistruá, zein da manamendu handia Legean?
37 Eta Jesusek erran ziezón: Onhetsiren duk eure Jainko Jauna eure bihotz guziaz, eta eure arima guziaz, eta eure pensamendu guziaz.
38 Haur duk manamendu lehena eta handia.
39 Eta bigarrenak hura irudi dik: Onhetsiren duk eure hurkoa eure burua bezala.
40 Bi manamendu hautarik Lege guzia eta Profeták dependitzen dituk.
41 Eta bildu ziradenean Fariseuak, interroga zitzan Jesusek,
42 zioela: Zer irudi zaizue Kristez? Noren seme da? Diotsate: Dabiden.
43 Eta dioste: Nola beraz Dabidek Spirituz deitzen du hura Jaun? Dioela:
44 Erran drauka Jaunak ene Jaunari “jar adi ene eskuinean, ezar ditzakedano hire etsaiak hire oinén skabella.”