Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/116

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta bizitze eternala heretaturen. 30 Baina anhitz lehen diradenak, izanen dirade azken; eta azkenak, lehen. KAP. XX. 1 Langileak mahastira alokatzen. 15 Begi malignoa...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:21, 5 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta bizitze eternala heretaturen.

30 Baina anhitz lehen diradenak, izanen dirade azken; eta azkenak, lehen.


KAP. XX.


1 Langileak mahastira alokatzen. 15 Begi malignoa. 18 Bere pasionea Jesusek aitzinetik deklaratzen. 20 Zebedeoren emaztearen rekestá. 28 Krist gure ministre eta redenptore. 30 Itsu bi argitzen.


1 Ezen, konparatu da zeruetako resumá aitafamilia batekin, zein ilkhi izan baita argiaren begian langile alokatzera bere mahastikotzat.

2 Eta langilekin akordaturik dinero batetan eguneko, igor zitzan bere mahastira.

3 Eta ilkhirik hirur orenén inguruan, ikhus zitzan berze alfer zeuden batzu plazán.

4 Eta erran ziezén: Zoazte zuek ere ene mahastira, eta bide datena emanen drauzuet.

5 Eta hek joan zitezen. Berriz ilkhirik sei eta bedratzi orenén inguruan, egin zezan molde berean.

6 Eta hameka orenen inguruan ilkhirik, eriden zitzan berze alfer zeuden batzu, eta dioste: Zergatik hemen zaudete egun guzian alfer?

7 Diotsate: Zeren nehork ezpaikaitu alokatu. Dioste: Zoazte zuek ere ene mahastira, eta bide datena rezebituren duzue.