Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/117

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


8 Eta arrastu zenean, erran ziezón mahasti jabeak bere rezebidoreari: Dei itzak langileak, eta paga iezék alokairua, hasirik azkenetarik lehenetarano.

9 Eta ethorri ziradenean hameka orenen inguruan alokatuak rezebi zezaten dinero bana.

10 Eta ethorririk lehenék ere, uste ukhan dute gehiago rezebituren zutela, baina rezebi zezaten hek ere dinero bana.

11 Eta rezebitu zutenean, murmuratzen zuten aitafamiliaren kontra,

12 zioitela: Azken hauk oren bat egin dié lanean, eta gure bardin egin dituk, ekharri baitugu egunaren kargá, eta beroa.

13 Eta hark ihardesten zuela hetarik bati erran ziezón: Adiskideá, eztrauat hiri bidegaberik egiten; ez aiz dinero batetan enekin akordatu?

14 Har ezak hire dena, eta habil; baina nahi diarokat azken huni eman, hiri bai bezenbat.

15 Ala ez naiz haizu nahi dudanaren egitera neure onéz? Ala hire begia gaixto da, zeren ni on bainaiz?

16 Hala izanen dirade azkenak lehen, eta lehenak azken; ezen anhitz dirade deithuak, baina guti elejituak.

17 Eta Jesusek Jerusalemera igaitean, har zitzan hamabi diszipuluak aphart bidean, eta erran ziezén,

18 Huná, igaiten gara Jerusalemera, eta gizonaren Semea libraturen zaie Sakrifikadore prinzipalei eta Skribei, eta hura kondemnaturen