Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/113

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: aldeaz. 2 Eta jarreiki zekión jendetze handi, eta senda zitzan han. 3 Orduan ethor zitezen harengana Fariseuak tentatzen zutela, eta ziotsatela: Utzi ahal diro gizonak...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:17, 5 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


aldeaz.

2 Eta jarreiki zekión jendetze handi, eta senda zitzan han.

3 Orduan ethor zitezen harengana Fariseuak tentatzen zutela, eta ziotsatela: Utzi ahal diro gizonak bere emaztea ezein ere kausagatik?

4 Baina hark ihardesten zuela erran ziezén: Eztuzue irakurri ezen Kreazaleak hatsetik egin zituela arra eta emea?

5 Eta erran zuela: Halakotz utziren ditu gizonak aita eta ama, eta junktaturen zaió bere emazteari, eta izanen dirade biak haragi bat.

6 Bada gehiagorik eztirade biga, baina haragi bat. Beraz Jainkoak junktatu duena, gizonak eztezala separa.

7 Diotsate: Zergatik beraz Moisesek manatu ukhan du separazioneko letraren emaitera, eta haren utzitera?

8 Dioste: Moisesek zuen bihotzeko gogortasunagatik permetitu drauzue zuen emaztén utzitera, baina hatsetik etzén hala.

9 Eta erraiten drauzuet ezen nork ere utziren baitu bere emaztea, paillardizagatik baizen, eta berze batekin ezkonduren baita, adulterio jaukiten duela; eta utzi denarekin ezkonduren datenak adulterio jaukiten dukeela.

10 Diotsate bere diszipuluék: Baldin horlako bada gizonaren emaztearekilako beharkia, eztuk on ezkonzea.

11 Baina hark erran ziezén: Eztute guziék