Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/105

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: mundu guzia irabaz badeza, eta bere arima gal badeza? Edo zer emanen du gizonak bere arimaren rekonpensamendutan? 27 Ezen gizonaren Semea ethorriren da bere Aitaren glori...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:08, 5 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


mundu guzia irabaz badeza, eta bere arima gal badeza? Edo zer emanen du gizonak bere arimaren rekonpensamendutan?

27 Ezen gizonaren Semea ethorriren da bere Aitaren glorián bere Aingeruekin. Eta orduan rendaturen drauka batbederari bere obren araura.

28 Egiaz diotsuet, badirade hemen present diradenetarik batzu, herioa dastaturen eztutenik, gizonaren Semea bere resumara ethorten ikhus diroiteno.


KAP. XVII.


2 Krist transfiguratu. 5 Hura enzuteko. 11 Elias. 13 Joanes Baptista. 15 Lunatikoa sendatu. 17 Apostoluén inkredulitatea. 20 Fedearen botherea. 21 Orazionea eta barura. 22 Kristek bere pasionea aitzinetik erraiten. 25 Tributa pagatzen.


1 Eta sei egunen buruan, har zitzan Jesusek Pierris eta Jakes eta Joanes haren anaiea, eta eraman zitzan aphart mendi gora batetara.

2 Eta transfigura zedin haién aitzinean, eta argi zedin haren begithartea iguzkia bezala, eta haren abillamenduak xuri zitezen argia bezala.

3 Eta huná, ikhus zitzaten Moises eta Elias harekin minzo ziradela.

4 Eta ihardesten zuela Pierrisek erran ziezón Jesusi: Jauna, on duk gu hemen garén. Nahi