etzaizkala hari garaithuren.
19 Eta hiri emanen drauzkiat zeruetako resumaren gakhoak, eta zer ere lothuren baituk lurrean, lothua izanen duk zeruetan. Eta zer ere laxaturen baituk lurrean, laxatua izanen duk zeruetan.
20 Orduan mana zitzan expresuki bere diszipuluak nehori ez lerroten, hura zela Jesus Krist.
21 Orduandanik has zedin Jesus bere diszipuluei deklaratzen, ezen behar zuela joan Jerusalemera, eta anhitz sufritu Anzianoetarik eta Sakrifikadore prinzipaletarik, eta Skribetarik, eta heriotara eman behar zela, eta hereneko egunean, resuszitatu.
22 Eta hura aphartaturik has zekión Pierris reprotxatzen, zioela: Eurorzaz auk pietate, Jauna; etzaik hiri hori helduren.
23 Eta hark itzulirik erran ziezón Pierrisi: Gibelerat adi eneganik Satan, enpatxu atzait, ezen eztituk aditzen Jainkoaren diraden gauzák, baina gizonén diradenak.
24 Orduan Jesusek erran ziezén bere diszipuluei: Baldin nehor ene ondoan ethorri nahi bada, renunzia beza bere buruaz, eta har beza bere krutzea, eta berrait niri.
25 Ezen nork ere nahi ukhanen baitu salbatu bere bizia, galduren du hura; eta nork ere galduren baitu bere bizia ene kausaz, eridenen du hura.
26 Ezen zer probetxu du gizonak baldin