Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/106

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baduk, egin ditzagun hemen hirur tabernakle: bat hire, eta bat Moisesen, eta bat Eliasen.

5 Oraino hura minzo zela, huná, hodei argi batek estal zitzan hek. Eta huná boz bat hodeietik, zioela: Haur da ene Seme maitea, zeinetan neure atsegin ona hartzen baitut; huni beha zakizkiote.

6 Eta hori enzunik diszipuluak eror zitezen, bere begithartén gainera, eta izit zitezen hagitz.

7 Orduan ethorririk Jesusek hunki zitzan hek, eta erran ziezen: Jaiki zaitezte, eta etzaretela beldur.

8 Eta goititurik bere begiak nehor etzezaten ikhus Jesus bera baizen.

9 Eta menditik jausten ziradela, mana zitzan Jesusek, zioela: Nehori ezterrozuela bisionea, gizonaren Semea hiletarik resuszita daiteno.

10 Eta interroga zezaten bere diszipuluék, zioitela: Zergatik beraz Skribék erraiten dute ezen Elias behar dela lehen ethorri?

11 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Elias ethorriren bada lehen, eta bere staturako ditu gauza guziak.

12 Baina erraiten drauzuet ezen Elias ja ethorri dela, eta hura eztute ezagutu ukhan, baina egin dute harzaz nahi ukhan duten guzia. Hala gizonaren Semeak ere sufrituren du hetarik.

13 Orduan adi zezaten diszipuluék ezen Joanes Baptistáz erran zerauela.

14 Eta ethorri ziradenean populuagana, ethor zedin harengana gizon bat, haren aitzinean