belhaurikatzen zela,
15 eta zioela: Jauna, auk pietate ene semeaz, ezen lunatiko duk eta gaizki tormentatzen, ezen maiz erorten duk sura, eta maiz urera.
16 Eta presentatu diraueat hura hire diszipuluei, eta ezin sendatu dié.
17 Eta ihardesten zuela Jesusek erran zezan: O nazione sinheste gabea eta bihurriá, noizdrano finean zuekin izanen naiz? Noizdrano finean suportaturen zaituztet? Ekhardazue hura huna.
18 Eta mehatxa zezan deabrua Jesusek, eta ilkhi zedin harenganik. Eta senda zedin muthilla orduandanik.
19 Orduan ethorririk Jesusgana aphart diszipuluék erran ziezoten: Zergatik guk ezin kanpora egotzi ukhan dugu hura?
20 Eta Jesusek erran ziezen: Zuen sinheste gabeagatik, ezen egiaz diotsuet, baldin mustarda bihi bat den bezenbat fede baduzue, erranen draukazue mendi huni “Iragan adi hemendik hara”, eta iraganen da, eta etzaizue deus inposiblerik izanen.
21 Baina deabru mota haur ezta ilkhiten orazionez eta barurez baizen.
22 Eta hek Galilean usatzen zutela, erran ziezen Jesusek: Izanen da, gizonaren Semea libraturen baita gizonen eskuetara.
23 Eta hilen dute hura, baina hereneko egunean resuszitaturen da. Eta triste zitezen hagitz.
24 Eta ethorri izan ziradenean Kapernaumera, ethor zitezen Pierrisgana didrakmák rezebitzen