Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/52

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Jangoikoak nizaz ere hala agian egin du. 64 Mosen Bernat, pensa ezak karzel hori gaitz bada, nonbait ere ifernuia are gaitzago dela; heben hik badukek, bana haiek...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:59, 28 abendua 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jangoikoak nizaz ere hala agian egin du.


64 Mosen Bernat, pensa ezak karzel hori gaitz bada,

nonbait ere ifernuia are gaitzago dela;

heben hik badukek, bana haiek ez, nork konsola;

penak heben fin dik sarri, haienak ez sekulan.


68 Batre minik heben eztuk, lekot jalgi nahia;

han direnek bethi die suian pena handia,

pena handi, izigarri, ezein pausu gabia;

harzaz orhit adi eta dukek pazienzia.


72 Berzen gaztigari inzan, orai adi gaztiga;

pena honez orhit eta hangoa ezak kojita;

hebengoaz berzekoa albaheza eskusa,

unsa enplegatu dukek heben eure denbora.


76 Hor balego, gaztiga iro ihaurk berze guzia;

bada orai gaztig'ezak, aldiz, eure buria,

kirisailuiari nola hiri hel eztakia:

berzer argi egin eta erratzen dik buruia.


80 Hiri egin badaraie bidegabe handia,

Jeinkoari gomend'ezak eure gauza guzia;

hark orori emanen dik bere merexituia:

gaizkigiler pena handi, pazienter gloria.


84 Eztazala gaitzeriztez damna heure buruia,

desiratuz gaixtoari hel dakion gaizkia;