Orrialde:Haraneder 1770.djvu/37

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: daroet ogi ephailleei: Bil zazue lehenik iraka eta amarra zazue zametan erretzeko; ordean ogia bil zazue ene soillarurat». 31 Proposatu zaroen berriz bertze parabola...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:05, 6 maiatza 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


daroet ogi ephailleei: Bil zazue lehenik iraka eta amarra zazue zametan erretzeko; ordean ogia bil zazue ene soillarurat».

31 Proposatu zaroen berriz bertze parabola bat, erraten zaroelarik: «Zeruetako Erresuma mustarda haziaren iduriko da, zeiña gizon batek hartu eta ereinten baidu bere landan. 32 Hazi hura hazi guzietarik xumeena; ordean handitu ditekenean, handiago da bertze belhar guziak baiño eta egiten da arbola bat, halako moldez non aireko hegaztiñak ethortzen baidire haren adarretan pausatzerat».

33 Erran zaroen oraiño bertze parabola bat ere: «Zeruetako Erresuma lemamiaren pare da, zeiña emaste batek harturik, estaltzen baidu hirur neurri iriñetan, orre guzia altxa diteken artean».

34 Horiek guziak hitz estalietan erran ziotzaten Jesusek populuari eta ez zitzaien mintzo parabolarik gabe, 35 konplitua izan zedintzat profetaren errana: «Idekiko dut ahoa paraboletan mintzatzeko; irakatsiko ditut mundua kreatua izan denetik gordeak zeudezen gauzak».

36 Orduan populua utzirik, ethorri zen Jesus etxerat eta dizipuluak hurbildu zitzaizkon erraten ziotela: «Explika diezaguzu landako irakaren parabola». 37 Ihardetsi zaroen eta erran: «Hazi ona ereinten duena da Gizonaren Semea; 38 landa da mundua, hazi ona berriz Erresumako umeak dire eta iraka izpiritu gaixtoaren umeak dire. 39 Etsaia, bada, hek erein dituena da, deabrua. Uzta da munduaren akhabantza eta bihi ephailleak dire aingeruak. 40 Irakak, beraz, nola biltzen baidire eta suan erretzen, hala gerthatuko da munduaren akhabantzan ere. 41 Igorriko ditu Gizonaren Semeak bere aingeruak eta bilduko dituzte haren Erresumatik eskandala emaille guziak eta gaixtakeria egiten duten guziak. 42 Eta egotziko dituzte suzko laberat; han izanen dire nigarrak eta hortz karraskak. 43 Orduan justuek distiatuko dute iguzkiak bezala bere Aitaren Erresuman. Beharriak dituenak aditzeko, adi dezala.

44 Zeruetako Erresumak iduri du thresor bat landa batean gordea dena; hura aurkhitu duen gizonak gordetzen du eta, hartaz duen bozkarioarekien badoha, dituen guziak saltzen ditu eta erosten du landa hura.

45 Zeruetako Erresumak iduri du oraiño gizon bat tratuan hari dena eta perla ederren bilha dabillana.