begiak zarratu dituzte, begiez ez ikusi nahiz, beharriez aditu ez nahiz, bihotzez konpreni ez dezaten eta konberti ez daitezen eta senda ez detzadan. 16 Baiñan dohatsu dire zuen begiak, zeren ikusten baidute, eta zuen beharriak, zeren aditzen baidute. 17 Erraten darotzuet ezen egia: Haiñitz profetek eta justuek dutela desiratu ikustea zuek ikusten duzuena eta ez baidute ikusi, eta aditzea zuek aditzen duzuena eta ez baidute aditu.
18 Zuek, bada, adi zazue ereillearen parabola. 19 Nork ere aditzen baidu Erresumako hitza eta ez baidu hartzen ungi, heldu da izpiritu gaixtoa eta arrapatzen du haren bihotzean erein izan dena; hura diteke bidearen basterrean erein izan dena. 20 Toki harritsuan erein izan dena, berriz, hura da hitza aditzen duena eta berehala bozkariorekien errezibitzen duena; 21 ordean ez du barnean errorik eta ez da denbora batetako baizen. Ezen heldu zaioenean atsekaberik eta persekuzionerik hitzaren ariaz, berehala behaztopatzen da eta erortzen. 22 Elhorripean erein izan dena, hura da hitza aditzen duena, baiñan mende huntako antsiak eta aberastasunen engañioak ithotzen dute haren baitan hitz hura eta fruitu gabekoa edireten da. 23 Aitzitik lur onean erein izan dena, hura da hitza aditzen duena eta ungi hartzen duena eta fruitua ekhartzen duena: batak ehun, bertzeak hirur hogoi, eta bertzeak hogoi eta hamar».
24 Bertze parabola proposatu zaroen, erraten zaroelarik: «Zeruetako Erresuma gizon baten iduritako egin da, zeiñek erein izan balduke hazi ona bere landan. 25 Baiñan etxe gizonak lo zeudezela, ethorri zen haren etsaia eta erein zuen iraka haren ogiaren erdian eta goan zen. 26 Handitu zenean, bada, belharra eta burutu lastoa, hasi zen iraka ere agertzen: 27 Orduan familiako aitari ethorri zitzaizkon bere sehiak erraterat: Jauna, hazi ona ez duzu zuk erein zure landan? Nondik dire, bada, hemen irakak? 28 Ene etsai den gizon batek egin du hori. Eta bere sehiek erran zioten: Nahi duzu goazen eta bil dezagun? 29 Ihardetsi zaroen: Ez, beldurrez iraka biltzearekien batean athera dezazuen bihi ona ere. 30 Utzatzitzue bata eta bertzea handitzerat uztaraiño, eta uztaren denboran erranen