IX. KAP.
1 Jesus barkurat iganik iragan zen lakhuaren bertze alderat eta ethorri bere hirirat. 2 Eta aitziñerat eman baitzioten paralitiko bat ohean etzana, Jesusek ikusirik hekien fedea, erran zioen paralitikoari: «Ene haurra, egizu kuraie; barkhatzen zaizkitzu zure bekhatuak». 3 Iskribauetarik zenbaitek erraten dute bere baitan: «Gizon horrek blasfemioa egiten du». 4 Baiñan Jesusek ezaguturik gogoan zer zarabillaten, erran zaroen: «Zergatik darabiltzatzue gogoeta gaixtoak zuen bihotzetan? 5 Zer da errexago erratea: Barkhatzen zaitzkitzu zure bekhatuak, ala erratea: Altxa zaite eta ibill zaite? 6 Bada dakizuentzat Gizonaren Semeak baduela bothere lurrean barkhatzeko bekhatuak, erran zioen orduan paralitikoari: «Altxa zaite, eramazu zure ohea eta zohaz zure etxerat». 7 Eta altxatu zen eta goan zen bere etxerat. 8 Ikusirik bada hori, balditu zen populua eta jarri zen gloria bihurtzen Jainkoari, zeiñak horlako botherea eman baitzaroen gizonei.
9 Eta handik iragatean, ikusi zuen Jesusek gizon bat jarria bureuean, Mathiu zeritzana, eta erran zioen: «Segi nazazu». Eta berehala altxaturik jarraiki zitzaioen. 10 Eta Jesus gizon haren mahainean zegoela, hainitz publikano eta bekhatore ethorririk, jarri ziren mahainean Jesusekien eta haren dizipuluekien. 11 Hori ikusirik farisauek erran zioten haren dizipuluei: «Zergatik jaten du zuen nausiak publikanoekien eta gizon bekhatorosekien?». 12 Baiñan Jesusek aditurik hori, erran zaroen: «Ez dute sendoek miriku beharrik, bai ordean eriek. 13 Zohazte, bada, eta ikhas zazue zer erran nahi duen hunek: Nahiago dut urrikalmendua ezen ez sakrifizioa; ez naiz ezen ethorri justuen deitzerat, baiñan bai bekhatoreen».
14 Orduan hurbildu zitzaizkon Joanesen dizipuluak, erraten ziotela: «Zergatik farisauak eta gu barurtzen gare maiz eta zure dizipuluak ez dire barurtzen?». 15 Eta Jesusek ihardetsi zaroen: «Esposaren adiskideak izan othe daitezke triste, esposa hekiekien deiño? Bainan ethorriko da denbora esposa khenduko zaioena eta orduan dire barurtuko.