Orrialde:Haraneder 1770.djvu/26

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


16 Nihork ez bide dio ematen oihal berrizko pedazurik tresna zahartu bati. Eraman liozoke ezen bere puska tresna zahartuari eta gehiago hauts ere lezake. 17 Ez dute halaber ematen arno berria zahagi zaharretan, zeren horla egiñez hausten baidire zahagiak, arnoa isurtzen baida eta zahagiak galtzen baidire. Baiñan arno berria ematen dute zahagi berrietan eta biak konserbatzen dire».

18 Hauk hei erraten zarozten orduan, ethorri zitzaion sinagogako prinze bat eta adoratu izan zuen ziotsola: «Jauna, orai doi doia hill zait ene alaba; baiñan zato, emazu zure eskua haren gaiñean eta biztuko da». 19 Eta Jesus altxaturik, jarraiki zitzaioen bere dizipuluekien batean.

20 Denbora berean emaste bat hamabi urte hartan odol isuri batez penatua zena, hurbildu zitzaioen gibeletik eta ukitu zuen haren arroba pertala. 21 Zioen ezen bere baitan: «Uki ahal badezat xoilki haren arroba, sendatua naiteke». 22 Jesusek orduan itzulirik eta hura ikusirik, erran izan zioen: «Animo har zazu, ene haurra; zure fedeak sendatu zaitu». Eta ordu beretik sendatua izan zen emastea.

23 Ethorri zenean Jesus Sinagogako prinzearen etxerat eta ikusi zituenean xirolariak eta jende multzo bat habarrots handitan, erran zaroen: 24 «Aldara zaitezte, ez da ezen hilla neskatxa hau, baiñan lo datza». Eta trufatzen ziren hartaz. 25 Aldararazi zirenean bada jende hek, sarthu izan zen eta hartu zioen eskua eta neskatxa hura altxatu zen. 26 Eta gauza hunen famak jo zuen herri guzia.

27 Handik ilkhitzen zela Jesus, jarraiki zitzaizkon bi itsu, oihuz erraten ziotela: «Urrikal gaitzkitzu, Dabiden Semea». 28 Eta ethorri zenean etxerat, itsu hek hurbildu zitzaizkon eta Jesusek erran izan zaroen: «Sinhesten duzue egin ahal diezakezuedala hori?». Erraten diote hek: «Bai, Jauna». 29 Orduan ukitu ziotzaten begiak, erraten zaroela: «Egin bekizue zuen fedearen arauera». 30 Eta berehala ideki ziren hekien begiak eta Jesusek debekatu zaroen borthizki erranik: «Begirautzue nihork