18 Ikusirik, bada, Jesusek jende aralde hainitz bere inguruan, manatu zaroen bere dizipuluei iragan zezatela lakuaren bertze alderat. 19 Orduan eskribau bat hurbildu zitzaioen eta erran zioen: «Nausia, jarraikiko natzaitzu zohazen toki guzietarat». 20 Eta Jesusek ihardetsi izan zioen: «Axeriek badituzte bere zilhoak eta aireko hegaztiñek ohatzeak; baiñan Gizonaren Semeak ez du non burua pausa». 21 Bere dizipuluetarik bertze batek erran zioen: «Jauna, permeti diezadazu lehenik nohan ene aita ehorzterat». 22 Baiñan Jesusek erran zioen: «Jarraik zakizkit niri eta utz zitzu hillak bere hillen ehorztera».
23 Eta sarthu zen barkuan bere dizipuluak berekien zituela. 24 Eta berehala itsasoa handitu zen halako maneraz, non uhiñek estaltzen baitzuten barkua; eta orduan hura lo zegoen. 25 Dizipuluak, bada, hurbildu zitzaizkon eta iratzarri zuten, erraten ziotela: «Jauna, salba gaitzatzu; galtzen hari gare». 26 Jesusek ihardetsi zaroen: «Zergatik izitzen zarete, gizon fede aphurretakoak?». Eta denbora berean jaikirik, manatu zaroen haizei eta itsasoari, eta egin zen kalma handi bat. 27 Orduan jarri ziren espantituak han ziren gizonak erraten zutela: «Nor othe diteke hau, haizeek eta itsasoak obeditzen baidute?».
28 Iragan zenean Jesus itsasoaren bertze alderat Jerasendarren herrirat, ethorri zitzaizkon aitziñerat bi gizon posedituak, thonbetarik ilkhiak, eta hain furiosak, non ez baitzen nihor ausartatzen bide hartarik iragaterat. 29 Eta hasi zitzaizkon oihuz erraten ziotela: «Zer dohatzu zuri gutaz, Jesus Jainkoaren Semea, denbora baiño lehen ethorri baitzare gure tormentatzerat?». 30 Zen, bada, hetarik ez urrun urdalde handi bat bazkan zaudezenak; 31 eta deabruek othoizten zuten ziotsotela: «Baldin hemendik khasatzen bagaitutzu, igor gaitzatzu urdalde hortarat». 32 Erran zaroen: «Zohazte». Eta hek ilkhirik goan ziren urde aldetarat; denbora berean tropela hura guzia abiatu zen lausterrez itsasoan behera eta itho ziren urean. 33 Orduan urde-zaiñak goan ziren ihesi eta hirirat ethorririk kondatu zituzten horiek guziak eta deabruez posedituak zirenei gerthatu zitzaiena ere. 34 Denbora berean hiri guzia ilkhi zitzaioen Jesusi aitzinerat eta ikusi zutenean, othoiztu zuten aldara zedin hekien basterretarik.