1 — «Andria, Jeinkoak drugatzula; orai berdi girade;
ni errege balin baninz, erregina zinate;
pot bat, othoi, egidazu; etzaitzula herabe;
nik zugatik dudan penek hura merexi dute».
5 — «Eia horrat, apart'adi; nor uste duk nizala?
Horlako bat eztuk uste nik ikusi dudala;
horrelako hitz gaixtorik niri eztarradala;
berzer erran albaititza; enuk uste duiana».
9 — «Andre gaixtoa bazinade, nik eznaidi kondurik;
ziren zirena baitzira, zuzaz pena dizit nik;
ene ustian eztut erran desonesta den gauzarik;
pot bat niri eginagatik, etzinduke laidorik».
13 — «Hire potak, baziakiat, berze gauza nahi dik»,
— «Anderia, azti zira nihaurk erran gaberik».
— «Bada utzi albainenzak ni holakoz ixilik».
— «Horrein gaitz ziraden gero, eginen dut berzerik:
17 Bizi nizan egunetan, bada, etzitut utziren;
nik zer orai nahi baitut, heben duzu eginen».
«Uste diat eskuiarki ez izala burlatzen;
gizon hunek orai nuia heben laidoz beteren?
Eiagora, nik zer daidit?» — «Zaude ixilik hanbaten».
22 — «Etai lelori bai lelo, pota franko, berzia bego.
Andria, minza albaitzinde berze aldian emiago».