Orrialde:Chourio 1760.djvu/324

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 4. Ofrendatzen darotzut halaber ene baitan den ungia, hagitz aphurra, eta inperfeta izan arren; zuk garbi, eta eskas guzietarik libra dezazuntzat. Errezibi zazu arren...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:57, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


4. Ofrendatzen darotzut halaber ene baitan den ungia, hagitz aphurra, eta inperfeta izan arren; zuk garbi, eta eskas guzietarik libra dezazuntzat. Errezibi zazu arren, ene Jainkoa, eta emozu behar duen merezimendua, zure begietan eder, eta nahikarazko izan dadintzat, eta emozu bere azkeneko perfekzionea, fiñ dohatsu batetarat gida nazazu, ez naizen arren zerbitzari alfer, inutill, eta kreatura ezteuz bat baizen.

5. Ofrendatzen darozkitzut halaber arima onen gutizia sainduak, ene ahaideen beharrak, ene adiskideenak, ahainenak, arrebenak, maiteenak, eta zure amoreagatik, niri, edo bertzeei ungi egiñ darokuten guzienak.

Othoitzten zaitut halaber hañentzat zeiñek ene othoitzak galdetu baitituzte beretzat, edo bere jendeentzat, nahiz diren biziak, edo hillak.

Guziez ardietz dezatentzat zure graziaren laguntza zure konsolazioneen eztitasuna, heriskutan zure sustengua; eta librantza bere gaitz guzietarik; manera hortan bere pena guzietarik ilkhirik bere eskerrak bozkariorekiñ bihur dietzakitzutentzat.

6. Ofrendatzen darozkitzut halaber ene othoitzak, eta errekonziliazionezko sakrifizio hau bereziki niri zerbait ofensa,