Orrialde:Chourio 1760.djvu/325

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


damu, afruntu, bidegabe, edo pena egiñ darotanenzat.

Fiñean othoitz berak egiten darozkitzut zerbait damu, altaramendu, gaitz edo eskandala eman diotedan guzientzat, nahiz hitzez, edo obraz, nahiz ustekabez, edo maleziaz.

Iauna, khen zazu gure bihotzetik suspitxak, despitak, herrak, asarradurak, eskatimak, eta zerk ere karitatea zaurt, eta giristiñoen arteko amudioa guti baitezake, eta hura guzia.

Barkha diozozute, jauna, barkha diozozute miserikordia galdetzen darotzuteiei, emozute zure grazia, haren beharra dutenei, eta egiñ gaitzatzu gai grazia hartaz gozatzeko mundu huntan; eta bizitze eternalaz nolaz bertzean.


X. KAPITULUA


Komunione saindutik eztela arrazoin gutiz gibelatu behar.


JESU-KRISTOK

1. Maiz hurbill du behar duzu grazien, eta miserikordien eztitasun, eta garbitasun guzien ithurbururat, senda zaitezentzat zure biziotarik, eta pasione desordenatutarik; eta borthitzago izan zaitezentzat, eta erneago deabruaren tentazioneen, eta enganio gaixtoen kontra.