Orrialde:Chourio 1760.djvu/323

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Urra zatzu ene bizioan nothak, garbi zazu ene konzienzia bekhatu guzietarik.

Bihur dazu ene hobenez galdu dudan grazia, indazu ene hutsen barkhamendu osoa, miserikordia egiten darotazula, eta ematen bakezko musua, errekonziliazionearen seiñalea.

3. Zer egiñ dezaket ene bekhatuen desegiteko, baizen hek auhendatzea, eta konsesatzea, eta miserikordia zuri galdegitea?

Othoizten zaitut, ene Jainkoa, duzun bada nitaz miserikordia, huna non naizen zure oiñetan, othoi entzun zazu ene plaiñua.

Damurik handiena dut neure bekhatuez; eztut nahi gehiago hetarat bihurtu.

Auhendatzen ditut, eta auhendatuko bizi naizeño, prest naiz penitenzia, eta satisfakzione ene ahal guziak egiterat.

Barkha dietzakidatzu ene falta guziak, ene Jainkoa, barkha dietzakidatzu, zure izen sainduaren ohoretan.

Salba zazu ene arima zure odol preziatuaz erosi duzuna.

Largatzen dut neure burua zure miserikordiarat, naizen guzia zure eskuetan ematen naiz.

Zure ontasunaren arabera trata nazazu, eta ez ene maleziaren, eta gaixtakeriaren arabera.