Orrialde:Chourio 1760.djvu/322

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IX. KAPITULUA


Gure buruak, eta gure guziak behar diotzagula Jainkoari ofrendatu, eta othoit egiñ behar dela guzientzat.


ARIMAK

1. Ene Jainkoa, zeruan eta lurrean diren gauza guziak zureak dire.

Eta eztu deus bertzerik nahi baizen zuri neure buruaren ematea, eta eternitate guzian zure izatea.

Egun beraz, ene jauna, ofrendatzen natzaitzu bihotz xuxen, eta sinple batekiñ zure gathibu bezala zure bethi obeditzeko, eta laudoriozko sakrifizio bat bethi zuri ofrendatzeko.

Har zazu neure buruaz egiten darotzudan ofrenda, zure gorphutz sakratuaren sakrifizioarekiñ batean, zeiña egun ofrendatzen baitarotzut ene eta poblu guziaren salbamendukotz aingeru sainduen aitziñean, zeiñak aldarearen inguruan baitire ageri ez badire ere.

2. Jauna, ematen ditut zure miserikordiazko aldarearen gaiñean zure ofensatzen hasi nintzen egunetik orai arteraiño aingeruen, eta zure aitziñean egiñ ditudan hoben, eta bekhatu guziak, zure amudioaren suak erre, eta suntsi detzantzat.