Ezen hañitz konsolazione ematen diozute bere atsekabe diferenten erdian, altxatzen diozute bihotza eroria dutenei, ematen diozute zure laguntzaren esparantza handi bat, eta grazia berriez bixten tutzu, eta berotzen.
Halako fazoiñez bai non komuniatu baiho lehen khexos, ephel, eta antsikabe zirenak, kausitzen baitire onerak ganbiatuak, eta hobeki disposatuak zeruko janari hura hartu ondoan.
Manera hortan konportatzen zare zure hautetzien alderat, o ene Jainkoa, bere flakezia frogaturik, eta ezaguturik hobeki aithor dezatentzat zureganik dutela bere berthute guzia.
Hortaz bereganik hotzak dire gogorrak, eta debozionezko sentimendu gabeak, baiñan zuk egiten tutzu, bero, khartsu Jainkotiar.
Ezen nor doake humillki eztitasunen ithurrirat, handik eztiago bihurtu gabe?
Nor dagoke berotu gabe su handi baten aldean?
Zu zare, ene Jainkoa, ithurri ahitzen eztiena, zu zare sua bethi bixtua dagoena, eta behiñ ere iraungitzen eztena.
4. Beraz eziñ aski hurbill banaiteke ithurrirat ene egarriaren osoki hiltzeko zeruko ur hekien kanalerat, hurbillduko dut