esparantza, eta errespeturekiñ, zure obeditzeagatik, eta zeren manatzen darotazun.
Siñhesten dut egiazki, eta errealki present zarela sakramendu huntan Jainko bezala, eta gizon bezala.
Nahi duzu, ene Jainkoa, errezibi zaitzadan, eta zurekiñ amudioz hertsiki junta nadiñ.
Beraz zure ontasuna othoizten dut eta galdegiten darotzut hortakotz grazia bat, zeiña baita ene arima urth dadiñ amudioz eta samurtasunez isur dadiñ guzia zuretzat, eta eztezadan gehiago zutaz kanpoan bilha konsolazionerik.
Ezen sakramendu guziz handi hau arimako, eta gorphutzeko salbamendua da, eta eritasun espiritual guzien erremedio soberanoa.
Horrek gure bizioak sendatzen tu, gure pasioneak bridatzen, gure tentazioneak garaitzen, edo bederen flakatzen, haren bidez isurtzen dire grazia handiak gure arimetarat, berretzen da doi-doia hasten den berthutea, fiñkatzen da fedea, borthitzten esparantza, sustatzen, eta hedatzen karitatea.
3. Ezen zuk eman diozute, eta orai ere maiz ematen diotzotzute sakramendu handi hortan hañitz grazia zure maiteei, eta behar bezala errezibitzen zaituztenei.
Hortaz, ene Jainkoa, zu ezagutzen zaitut ene arimaren salbatzailletzat, flakezia humanoen sendatzailletzat, eta barneko konsolazione guzien emailletzat.