Orrialde:Chourio 1760.djvu/311

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ahoa handik zenbait xortaren hartzeko, eta moian hortaz ene agortasuna hezatzeko, eta ene egartsua aphur bat bederen freskatzeko.

Eta eziñ banaiteke guzia zerukoa, eta amudioz sustatua kerubiñak, eta serafiñak bezala, guziarekiñ esaiatuko naiz egiazko debozionearen ardietserat, eta ahalaz ene bihotza preparatuko dut humiltasunekiñ aingeruen ogiaren errezibitzerat, zeruko su haren zenbait iñhar bederen ene baitan sentitzeko.

Konpli zazu zure ontasunaz, eta zure graziaz ene baitan eskas den guzia, Jesus dibinoa, ene salbatzaille guziz ona, eta mansoa, zeinak erran baitarokuzu: zatozte eneganat, penatuak eta kargatuak zareten guziak, eta nik arinduko darozkitzuet zuen penak eta nekheak.

5. Ikhusazu, jauna, nekhatzen naizela, eta ene bekhokia izertzen dela, bihotz miñez herstua naizela bekhatuez kargatua, tentazioneez khexatua, ene pasioneez trabatua eta penatua, eta eztela nihor ere zu baizen ni lagun nazakenik, libra nazakenik, salba nazakenik.

Zure eskuetan beraz ematen naiz osoki eta ematen dut dudan guzia, beira nazazuntzat bizitze iragankor huntan, eta bizitze eternalerat gida nazazuntzat.

Har nazazu beraz zure artharen azpian