bihotza penditua dutenak, eta bere atsegiñak baizen maitatzen eztakitenak ez bitez atrebi sainduen dohatsutasunaz mintzatzerat.
Berretzen, edo gutitzen dute hekien loria bere nahiaren arabera, eta ez egia eternalak ematen duenaren arabera.
6. Hetarik haiñitzen baithan bada inoranzia, guziz haiñen baithan, zeiña argi eskasez ezpaitakite zer den amudio phuru, eta espiritual batez nihoren maitatzea.
Nihoren maitatzean amudio naturalak, eta adiskidetasun humanoak darabiltza; eta uste dute lurreko gauzez bezala dela zerukoez ere.
Baiñan diferenzia hagitz handia da, presuna inperfetek uste duenaren, eta presuna zerutik argituek ezagutzen dutenaren artean.
7. Begira zaite beraz, ene semea, mintzatzetik gauza goregiez, eta zure jakiña ixitzen dutenez.
Baiñan zure egiñ ahal guziak egitzu zeruko erresuman lekhu batean jateko, azkena behar balitz ere.
Hortaz nihork baleaki ere nor den handiago, edo sainduago zeruan, zertako luke ezagutza hura? Baldiñ ezpada hortaz baliatzen bere buruaren ene aitziñean humiliatzeko, eta ene gehiago ohoratzeko, eta laudatzeko.
Nihor pensatzen dagoenean zeiñ handiak