Orrialde:Chourio 1760.djvu/284

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


diren haren bekhatuak, zeiñ xumeak haren berthuteak, zeiñ urrun den sainduen perfekzionetik, hobekiago, eta Jainkoaren gogarago egiten du, sainduak elkharrekiñ konparatzen, eta hekien handitasunaz, edo xumetasunaz ihardukitzen hari denak baiño.

Hagitzez hobeago da sainduak ohoratzea, eta othoiztea, eta hekien laguntza humiltasunekiñ, eta nigarrekiñ galdetzea; ezen ez hekien sekretu gordeen kuriostasun alfer batez miratzen, eta zundatzen haritzea.

8. Hek osoki kontent dire, gizonek balakite kontentatzen, eta solas, eta ihardukitze bano horiek bereganik hastantzen.

Eztute loriarik thiratzen bere merezimendu propiotarik, eztute hartzen deus onik dutela bereganik, guziez niri egiten darotate ohore; hortaz nik guziak eman diotzatet hekientzat izatu dudan amudio soberanoaz.

Haiñ betheak dire Jainkozko amudioz, eta zeruko atsegiñez, non eziñ baituke deus eskasik hekien loriak, eta dohatsutasunak.

Zenbatenaz baitire sainduak lorian gorago altxatuak, hanbatenaz dire bere baithan humillago, eta arrazoin hartaz dire eneganik gehiago hurbilduak, eta enekiñ hertsikiago juntatuak.