Orrialde:Chourio 1760.djvu/285

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hargatik da errana eskritura sainduan: Ematen dituztela bere khoroak Jainkoaren oiñetan, ahuspez jarraitzen direla bildotxaren aitziñean, eta adoratzen dutela mendetako mendetan bizi dena.

9. Haiñitzek galdetzen dute, nor den handiena zeruko erresuman, eta ezpaitakite hea berak gai izanen diren kondatuak izateko xumeenen artean.

Gauza handi bat da xumeen ere zeruan izatea, zeiñetan guziak handiak baitire; guziak deithuak direnaz geroztik Jainkoaren umeak, eta egiazki guziak hala direnaz geroztik.

Ezen xumeak altxatuko dire millen artean, biziko dire millaka mendez, eta bekhatoreak bizitzerik luzeenaren ondoan hillen dire sekulakotz.

Apostoluek gldetu zuten egun batez nor izanen zen handiena zeruko erresuman, eta aditu zuten errepusta hau, ezpazaite konbertitzen, eta egiten haurren iduriko, etzaite sarthuko zeruko erresuman. Nor ere beraz humiliatuko baita haurtto bat bezala, hura izanen da handiena zeruko erresuman.

10. Zorigaitz xumeekiñ batean humiliatu nahi eztutenentzat; ezen nola baita zeruko athea behera eziñ han sarthuko dire.

Zorigaitz halaber aberatsentzat zeiñek