behar dut izan ohoratua ene sainduetan; ezen nik predestinatu ditut; eta altxatu haiñ loria handirat, merezimendu propiorik aitziñetik izan gabe.
Hargatikan nork ere mezprezatzen baitu xumeena, haiñak eztu ohoratzen handiena, ezen nik egiñ ditut handia, eta xumea.
Eta nork ere ofensatzen baitu saindu hetarik bat, haiñak ni ofensatzen nau, eta zeruan diren bertze guziak.
Ezen guziak karitateaz juntatuak, eta bat egiñak dire.
Eztute gogo bat, borondate bat, eta amudio bat baizen.
5. Baiñan guziz miragarri dena da, maiteago bainaute ni bere buruak, eta bere merezimendu guziak baiño.
Ezen bere buruaz gorago altxaturik, bere amudio propiotik ilkhirik maitatzen naute ni soberanoki, eta bere indar guziez, eta hartan kausitzen dute bere pausua, eta dohatsutasuna.
Deusek eziñ gibela detzake ene maitatzetik, eta eiñ jauts ditezke ni baiño deus beheragoren maitatzerat, zeren nola baitire egia eternalaz betheak sekulan iraungituko ezten amudiaren suaz erretzen hari baitire.
Hala beraz gizon haragizko lurrera