Orrialde:Chourio 1760.djvu/281

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


egiazki haltatzean: aitzitik nork bere burua egiazki humiliatzean.

3. Batzuek debozione gehiago dute saindu batentzat bertze batentzat baiño, ordean afekzione hori maizago da humanoa, eta naturala ezen ez naturaz goragokoa, eta jainkozkoa.

Saindu guziak nik egiñ ditut, nik eman diotet grazia, nik loriaz sariztatu ditut.

Nik ezagutzen tut bakhotxaren merezimenduak, nik eman diotzatet ene eztitasunaren, eta ontasunaren markak, hek enetzat deus egiñ baiño lehen.

Nik ezagutu ditut mende guziak baiño lehenago nerrorek maitatu, eta predestinatu ditudanak, ez naute hek ni lehenik hautatu, nik hek hautatu ditut, eta berezi mundutik.

Nik deithu ditut ene graziaz, eneganat thiratu ditut ene miserikordiaz, nik munduko tentazione diferenten artean gidatu ditut.

Nik bethe ditut ene konsolazione sainduez, nik eman diotet onean iraupena, eta perseberanzia, nik fiñean khoroatu dut hekien pazienzia.

4. Nik guziak ezagutzen ditut, guziak lehenbizikotik azkeneraiño, eta maitatzen amudio infinitu batez.

Nik behar dut beraz izan laudatua gauza guzietan, eta gauza guzien gaiñetik, nik