XLVIII. KAPITULUA
Zeruko dohatsutasunaz, eta mundu huntako miseriez.
ARIMAK
1. Oi Jerusalem zeruko egoitza gozo, eta dohatsua! O eternitateko egun diztiosa, gabak illhuntzen eztuena baiñan egia soberanoak bethi argitzen duena!
Egun zori onekoa! Zeiñetan gustatzen baita bethiereko bozkarioa, segurantza osoa, eta eztitasun eziñ altaratuzkoa!
Oxala ethorria balitz egun hura, eta oraingo egun hauk guziak akhabatuak balire!
Orai danik egun hark argitzen du sainduentzat bere distiadura guzian: baiñan urrundik hagitz, eta haiñitz itzalen artetik bere arraioak arthikitzen ditu lurreko bideanteen gaiñerat.
2. Zeruan daudezenek gustatzen dute atsegiñekiñ egun dohatsu hura; Ebaren ume desterratuek frogatzen dute bihotz miñekiñ zenbat khiratsez betheak diren hemengo egun dohakabeak.
Ezen denbora huntako egunak laburrak dire, gaixtoak, atsekabez, eta behazunez betheak.
Hemen gizona bekhatuek lizuntzen dute, pasioneek amarratzen dute; beldurrak