Orrialde:Chourio 1760.djvu/240

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


3. Oi! Ikhusten bazintu zeruan ene sainduen khoroa eternalak, eta nolakoa den orai haiñen loria zeñei munduak leheango mezpreziorekiñ behatzen baitzioten, bizitzea ere merezitu ezpalute bezala! Duda gabe humilia zintezke lurreraiño, eta nahiago zinduke gizon guziei obeditu, ezen ez betiere manatu.

Nahiago zintuzke Jainkoagatik atsekabeak pairatu, ezen ez bizitze huntako egunak atsegiñetan iragan; eta abantaill handitzat estima ziñezake gizonen aitziñean ezteustzat idukia izatea.

4. Oi! Egia hauk gusta baziñetza, eta zure bihotzaren barreneraiño sar balitez nola atrebi zintezke zure gaitz guzietan errenkura xume baten ere egiterat?

Zer da hiñ gaitz handirik, gogotik pairatu behar eztenik bizitze dohatsu, eta eternal baten ardiesteko?

Ezta gauza gutia Jainkoaren erresumaren galtzea, edo irabaztea.

Altxa zatzu beraz zure begiak zerurat; han ikhus nazazu ene saindu guziez inguratua; hek gudu handiak izan tuzte munduan; baiñan orai bozkarioan dire, konsoalzionean, bakean, eta egonen dire enekiñ eternitate guzian, ene aitaren erresuman.