Orrialde:Chourio 1760.djvu/239

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


duzu zure gaitz guzien akhabantza.

Ethorriko da momento bat zeiñetan zure pena eta altaramendu guziak fiñatuko baitire.

Denborarekiñ iragaten direnk ariñak dire bethi, eta laburrak.

2. Egizu bethi egiñ behar duzuna; hari zaite leialki lanean ene mahastian, eta neroni izanen naiz zure golardoa.

Eskriba zazu, irakur, kanta psalmuak; maita zazu penitenzia, ixiltasuna, othoitza, eta paira zatzu animoski gerthatzen zaizkitzun atsekabe eta kontresta guziak.

Bizitze eternalak merezitzen ditu gudu horiek guziak, eta handiagoak ere.

Egun batez ethorriko da bakea, eta egun hura eztaki nihork jaunak baizen, ezta hura izanen oraikoa bezalako eguna, zeiñaren ondoan gaba baita; baiñan izanen da egun eternal bat klaritate fin gabeko bat, bake fermu bat, eta sosegu seguratu bat.

Eztuzu orduan erranen: nork libratuko nau heriotzeko gorputz huntarik? Eta etzare gehiago oihuz egonen. Helaz! Ene desterruaren luzea!

Ezen heriotzea desegiñen da, eta ezeztatuko, zure dohatsutasuna eziñ altaratuzkoa izanen da, eta gozatuko zare griñarik gabe zeruko bozkario guziez, Jainkoaren konpaiñiaz, eta loriaren edertasunez.