Orrialde:Chourio 1760.djvu/242

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


altaratzen du; arthek khexatzen dute; kuriostasuna barraiatzen du, banitateak trabatzen du; enganioak itsutzen du; nekheak ahitzen du; tentazioneek penatzen dute, atsegiñek flkatzen, eta gabeak tormentatzen.

3. Oi! Noiz ethorriko da gaitz hauk guzien fiña! Noiz libratuko naiz bizioen gathibutasun dohakabetik?

Noiz ez naiz zutaz baizen orhoituko, ene Jainkoa; noiz osoki zure baithan boztuko naiz.

Noiz gorputzeko, eta espirituko traba guzietarik ilkhirik manera guziez libro izanen naiz.

Noiz gozatuko naiz bake fermu eta nahasmendu gabeko hartaz, bake seguratu, barneko, eta kanpoko bake deusek eziñ altaratuzko hartaz?

O Jesus ona, eta maitagarria! Noiz izanen naiz estatu hartan zeiñetan nik zu bekhoz bekho ikhusiko baitzaitut, zeiñetan zure eresumako loria kontenplatuko baitut! Noiz izanen zaitut zu gauza guzien orde?

Noiz izanen naiz zurekiñ erresuma hartan, zeiña preparatu baituzu maite zaituztenentat eternitate guzitik.

Helaz! Utzia naiz hemen desterratu dohakabe bat bezala etsaien lurrean, zeiñetan bethiereko gerlak baitire, eta lazeria eziñ gehiagokoak.