Orrialde:Chourio 1760.djvu/238

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Barkha dietzakidatzu, ene Jainkoa, bertzela konportatuz egiñ ditudan hutsak, eta egidazu grazia ethorkizunean humillago, eta pairakorrago izateko. Hobeago dut o...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:11, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Barkha dietzakidatzu, ene Jainkoa, bertzela konportatuz egiñ ditudan hutsak, eta egidazu grazia ethorkizunean humillago, eta pairakorrago izateko.

Hobeago dut othoiztu zure miserikordia guziz handia ene barkhamenduaren ardiesteko; ezen ez fidatu, ene baithan dela uste dudan justutasunean: ezen ene konzienziaren xokoluak, eta gordairak eztitut ezagutzen.

Ezen deusetan ere faltiar neure burua kausitzen eztudalarik halare eziñ neure burua justifika dezaket, zeren eta zure miserikordia gabe gizon batere ezpaita justu edirenen zure aitziñean.


XLVII. KAPITULUA


Munduko pena guziak gogotik behar direla pairatu bizitze eternalaren ardiesteko.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, etzaitezela unha ene amoreagatik hartu ditutzun lan gaitz, eta penagarritan; ez bekizu bihotza eror atsekabetan; baiñan ene agintzak borthitz bezaitza, eta konsola zer nahi gertha dadiñ.

Aski podorosa naiz neurri gabeko sari bat hekien orde zuri emateko.

Etzare hemen denbora luzez nekhatuko, eta etzare bethi nahi gabetan izanen.

Igurikazu aphur bat, eta lauster ikhusiko